XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo aldiko ereak zeaztasun bi oneik agertzen ebezan ondoen: Gaztetasuna ta edertasuna, baiña gaztetasun garbia, nastatubakoa, ta edertasun jainkozkoa.

Neskatil Juda'tar baten oial *oial: velo, mantilla berarizkoak estaltzen eutson burua, sorbaldatik zoragarriro jantziaz.

Agertzen dira oial ori bako Andra Mari batzuk be.

Zeaztasun onek, M. Rossi'k diñoanez, Andra Maria'rentzat omena agertzen dau: Aldi baten Neskutsak ez eben oialik erabilten.

GIZALDIETAN.

V gizalditik Andra Maria Ama Birjiña lez agertzen da, Errege edo Aztien gurtza barik, eta aldi onetan erti latindarra ta Grezia'tarra edo Bizantzio'tarra banandu egiten dira.

VIII gizalditik XII'era erromaniku tankerea zabaldu zan eta irudien adierazpena itzal aundikoa zan: Aulki baten jesarrita, esku eskerrean umea eta umeak eskoian sagarra dauala.

Jatorrizko obena adierazteko bidea izan daiteke au.

Urrengo gotikua esaten jakon tankerea da, XIII gizalditik XIV'era.

Lengo arpegi latzaren ordez, irudi oneik adierazpen biziagoa, biotzberoagoa, gartsuagoa, alaiagoa, amakorragoa agertzen dabe, ontasuna ta eztitasuna irri barreak agertzen dituala.

ANGOSTO'KO ANDRA MARI.

Angosto'ko Andra Mariaren irudia aldi onetakoa da.

Bere arpegia alaia ta irribarrezko gotiku-adierazpenaz agertzen da eta ori errez ikusi lei beste irudi latzago batzukaz bardintzen ba'da.

Angosto'ko Andra Maria'ren arpegia, guztiz biguna da; marrazki ta tolestura gizatsuz, aidekor eta ezpanetan irri-barre eztitsua agertzen dau.

Jantziaren gorringolak, kristau eratasunez egokituz, tankera gotikua argi agertzen dabe.

Eta Umea? Amaren ezkerreko belaunean dago, apur bat alboratuta *alboratuta: ladeado eta erria bedeinkatzeko eskutxua jasota, orrelan aldun ezaugarria emoten dauala.

Gorputzean marrazki gotikuak daroaz.